Zipotza Kultur Elkartearen 40garren urteurrena ospatzen ari dira 2025 urte honetan. Hori dela eta, jai aste bat antolatu dute eta datorren azaroaren 11tik aurrera, sei egunez, ekitaldiz jositako egitaraua prestatu dute. Gainera, azaroaren 28an bertso afaria ere izango da, Agin Labururekin eta Onintza Enbeitarekin. Azaroaren 15ean Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidura joateko deia ere luzatu dute.
ZIPOTZA 40. URTEURRENA
AZAROAK11, asteratea
SAGARDO KATA 19:00etan, Zipotza elkartean, Egoitz Zapiain eta Aitzol Lizeaga sagardogileen eskutik.
Plaza mugatuak, Zipotzan apuntatu aurrez.
AZAROAK 12, asteazkena
HITZALDIA 19:00etan, Zipotza elkartean.
'Eskuin muturreko azken olatua'.
Txente Rekondo, nazioarteko geopolitikan adituak, gidatuta.
AZAROAK 13, osteguna
PINTXO POTEA 19:00etatik aurrera, Zipotza elkartean.
AZAROAK 14, ostirala
17:00etatik aurrera, HAUR JOLASAK eta TXOKOLATADA XaguXarreko lagunen lagutzarekin.
19:00etan, herriko eragileen arteko PATATA TORTILLA TXAPELKETA.
21:00etan, AFARIA txartelak Zipotza tabernan salgai 15 euroan.
22:30etan, BINGO MUSIKATUA Musika zuzenean izango da.
AZAROAK 15, larunbata
17:00etan kalejira Bilboko Arriagatik, Euskal Selekzioa-Palestina
AZAROAK 16, igandea
09:00etan, Zipotzatik hasita MENDI MARTXA. 10:00ak aldera Txoritokietan izango dira eta 11:30ak inguruan Santiagomendiko tontorrean. Bi tontorretan postontziak jarriko dira.
13:00etan, KANTU JIRA.
14:30etan, BAZKARIA txartelak Zipotza tabernan salgai, helduek 20 euroan eta haurrak 10 euroan. Bazkal ostean Kantu jirako lagunekin, abestera!
AZAROAK 28, ostirala
20:30etan, BERTSO AFARIA
Zipotza Elkartean.
Bertsolariak Agin Laburu eta Onintza Enbeita.
Txartelak Zipotza tabernan salgai 25 euroan.