Astigarragako autobus zerbitzuan hobekuntzak eskatzeko kontzentrazioa egingo dute larunbatean

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 4a

Mugitu Astigarraga! taldeak deituta, kontzentrazioa egingo dute larunbat honetan Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren aurrean. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua, «autobus zerbitzu duina» eskatzeko: «Astigarragako autobus zerbitzu eskasaren aurrean, herritarrak martxan! Ordutegi eskasak, ibilbide mugatuak eta atzerapen etengabeak... Herritarrok zerbitzu publiko duin eta eraginkorra nahi dugu, eta orain!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!