Oiarbide bidea gaur itxiko dute, obrengatik

Kronika - Erredakzioa 2025eko azaroaren 3a

Añarbeko bigarren kanaleko lanak gaur hasiko dira, eta bidea azaroaren 16ra arte egongo da itxita ibilgailuentzat.

Añarbeko ur-hornidurako hodiaren obren ondorioz, Oiarbide bidea ibilgailuentzat itxita egongo da gaurtik azaroaren 16ra bitartean. Jarduketa egiten ari den eremuan etxebizitzak dituzten bizilagunak pasa ahal izango dira soilik.

Beraz, herritarrek beste bide batzuk erabili beharko dituzte, eta eskatzen zaie arretaz ibili eta bide seinaleak errespetatu ditzatela.

Saneamendu-lanak amaitu ondoren, bidea asfaltatzeko lanak egiteke geratuko dira, aurrerago burutuko direnak. Lan horiek hasi aurretik, behar adineko aurrerapenarekin
jakinaraziko da trafikoan izango dituen eraginak.
 

Añaberko obren egoera

Añarbeko obrek herriko hainbat puntutan eragin dute. Une honetan asfaltatze lanak egiteke daude udalerriko hainbat puntutan: Kale Nagusia, Iparralde Bidea eta Santio Zeharra. Aurreikuspenen arabera, lan horiek 2026 urtearen hasieran amaituko dira, betiere eguraldiak horretarako aukera ematen badu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!