Duela 10 urte Kronikan

Bertso afaria, Agin Laburu eta Sustrai Colinarekin

Kronika - Erredakzioa 2025eko azaroaren 4a

Sarrerak salgai daude Zipotzan, 20 euroan.

Hemen duzue irakurgai, 2015ko azaroaren 4an argitaratutako albistea.

Azaroa ere ekitaldiz gainezka dator Astigarragan, eta egun seinalatu horietako bat izan­go da datorren ostiralekoa. Azaroaren 13an Bertso Afaria antolatu dute Zipotza El­kar­tean, Agin Laburu eta Sustrai Colinarekin. Laburu Gipuz­koako Bertsolari txapelketan murgilduta dabil orain, eta aukera ederra izango da, herritik mugitu ere egin gabe, en­tzun eta gozatzeko.
Bertso afaria gaueko 21:00etan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke Zipotzan bertan, 20 euroren truke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!