Astindu Euskara Elkarteak Txipititxonian egitasmoa jarri du martxan

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 2a

Astindu Euskara Elkartea ekainean aurkeztu zen.

Bihar hasiko dira jolas saioak Arrobitxuloko parkean, 17:30etan, haurrek euskeraz jolas dezaten. Asteartero eta abenduaren 16ra arte zazpi saio egingo dira.

 

Astigarragako Astindu Euskara elkarteak Txipititxonian izeneko ekimena jarri du martxan. Egitasmo honen helburu nagusia herriko haurrek parkean euskeraz jolastea da. Horretarako, bihar, azaroaren 11n, 18an eta 25ean eta abenduaren 2an, 9an eta 16an, jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira Arrobitxuloko parkean. Eguraldi txarra eginez gero, eskolako patioan elkartuko dira.

Haurrak bi taldetan banatuko dira: 3-5 adinekoak (helduren baten zaintzapean) eta 6-9 adinekoak. 17:30etatik 18:30etara elkartuko dira parkean. Doakoa da. Ez da aldez aurretik izenik eman behar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!