Maddalen Arzallusek irabazi du Pello Errota Sariketa Asteasun

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 21a, 00:00

Pello Errota sariketako sari banaketa.

Agin Laburu astigartarrak hirugarren amaitu zuen eta Etxahun Lekuerekin berdindu arren, ez zen buruz burukora sailkatu.

Maddalen Arzallusek irabazi du IV. Pello Errota Sariketa, Asteasun ostiralean jokatu zen finalean gailenduta. Hendaiarrarekin batean, Etxahun Lekue, Agin Laburu astigartarra eta Ekhiñe Zapiain aritu ziren kantuan, Igotz Alkortak gaiak jarrita. Arzallusek Etxahun Lekuerekin jokatu zuen buruz burukoa. Ekhiñe Zapiainek jaso zuen bertso onenaren Mikaela Elizegi saria. Buruz burukora Agin Laburu eta Etxahun Lekue puntuazio berarekin heldu ziren, baina Lekue izan zen buruz burukora sailkatu zena. 80 lagun inguru bildu ziren afaritan.

Maddalen Arzallusek Joxe Ramon Usabiaga Asteasuko bertsozale sutsuaren eskutik jaso zuen txapela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!