Pasa den astelehenean hasi ziren asfaltatze lanak Bidebitarte industrialdean eta lanak urriaren amaierarako amaituta egotea aurreikusten da. Lanak zatika antolatu dira eta lehenenego bi eremuetan (Biurrarena-Stua eta Palfinger inguruan) konponketa eta prestaketa lanak egingo dira, eta behin dena amaituta, asfaltatze lanak egingo dituzte.
Errei bat itxita dago (obrak egingo diren eremuan) eta hutsik dauden aparkalekuak eta errei bat daude erabilgarri. Aurreikuspenen arabera, gaur amaituko dira prestaketak inguru horretan, eta trafikoaren zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.
Etzi esku-hartzeak, Palfingerren
Palfinger inguruan etzi hasiko dira esku-hartzeak. Horretarako, biribilgunetik biribilgunerako aparkalekuak hustu egingo dira, eta bi norabide bideratuko dira gaur egun noranzko bakarra duen eta esku-hartzerik ez duen errei batetik. Lehenengo, esku-hartze luzeena egingo da, biribilgunetik biribilguneraino; eta, ondoren, biribilgunearen barruan dagoen kutxeta konponduko da. Lan horien prestaketa 20-26ko astean amaitzea aurreikusi dute eta trafikoaren zirkulazioa normaltasunera itzuliko dela aitortu dute.
Prestaketa guztiak amaitu ondoren, urriaren 27tik 29ra bitarteko bi gauetan fresaketak eta asfaltatzeak egingo dira. Horretarako bideak moztu egingo dira eta ezin izango da kale horietatik igaro.