Sexualitateak, desioak eta erotismoa izenburupean tailer erotikoa antolatu da urriaren 25ean, 10:00etatik 12:00etara, Astigarragako Emakumeon etxean. Erotika eta plazerra ikuspegi feministatik landuko dituzte eta Ainhoa Aira sexologak dinamizatuko du. Izenematea presentzialki egin behar da Emakumeon Etxera joanda, baita webgunearen bidez Jabetze Eskolan izena emanda, https://astigarragakoemakumeonetxea.eus/.