Bakardadeari buruz, gaur testigantzak

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 17a, 00:00

Bakardadeari buruzko testigantzak jasoko dituzte gaur, Erribera kulturgunean, 18:30etan. Giza filmoteka proiektuak aukeratu gabeko bakardadea bizi duten pertsonen inguruko mikro-dokumentalak sortzea du helburu. Haien iritziak eta egoerak kontuan hartuta, pertsona bakoitzak 5 minutuko pieza bat sortzen du, bere egunerokotasuna eta munduaren inguruko ikuspegia islatzen duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!