Datorren astelehenean, odola emateko aukera izango dute astigartarrek, 16:30etatik 20:30etara, Erriberan. Aurretik hitzordua hartu behar da. Horretarako, 24 edo 48 ordu lehenago www.gotatanta.eus web orriaren bidez hartu daiteke zita; edo bestela, egunean bertan, goizez 08:30etatik 14:30etara, 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta. Herritarrak gerturatzeko deia egin dute.