Añarbeko ur-hornidurako hodiaren obren ondorioz, Santio Zeharra bidea itxita egon da azken asteetan, Arkubide parean. Bidea dagoeneko zabalik da, eta normaltasunez zirkulatu daiteke bertatik. Asfaltatze-lanak aste gutxi barru egingo diren arren, sortzen diren eragozpenak murrizteko, bidea ahal bezain laster irekitzea erabaki dute.
Bidea irekitzearekin batera, hondakinak biltzeko zerbitzuak ere ohiko zerbitzua emango du auzoko bilketa-gunean. Beraz, gaurtik aurrera, ohi bezala, hondakinetarako bilketa eremua erabili ahal izango dute auzotarrek.
Añarbeko ura hornitzeko obrak, azken txanpan
Añarbeko hoditeriaren obrek Astigarragako hainbat eremuri eragin diete, baina, oro har, lanak amaituta daude, edo azkeneko erremateak eta konponketak egiten ari dira.
Azaroan zehar, urtea amaitu aurretik, asfaltatzeko eta margotzeko lanak egingo dituzte Kale Nagusian (Anuska inguruan), Arkubiden eta Oiarbide bidean. Horiekin, amaitutzat emango dituzte Añarbeko hoditeriaren obrak.