Astigarragak ezin podiuma zapaldu, partida azkarren txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 9a, 00:00

Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketan Gros Xake Taldeko bi talde izan ziren aurrena eta bigarren eta Beasaingo Alfil sailkatu zen hirugarren.

 

Astigarraga Xake Klubeko hiru taldek hartu zuten parte Gipuzkoako Partida Azkarren Kluben Txapelketan. Talde bakoitza lau jokalariz zegoen osatua eta jokalari bakoitzak 10 partida jokatu behar izan zituen.

22 talde lehiatu ziren guztira eta podiuma Gros Xake Taldeko bi taldek eta Beasaingo Alfil taldeek osatua zuten, Goierriko taldeak 3. postua lortuz. Torneoa Irungo Palmera-Montero eraikinean jokatu zen oso giro ederrean.

Erritmoa 3'+2"koa izan zen, beraz jokalariek azkar pentsatu eta erabaki behar izan zuten zein pieza eta nora mugitu partidan zehar. Asteburu honetatik aurrera, bakarkako Gipuzkoako xake txapelketak hasiko dira eta talde astigartarraren jokalari asko ariko dira jokatzen liga ezberdinetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!