Lau t'erdiko Txapelketatik kanpo geratu dira Lizeaga eta Exposito

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 6a, 12:45

Final zortzirenetan, Ekain Lizeagak 11-22 galdu zuen Muruaren aurka, eta Hodei Expositok 18-22 Amianoren kontra.

 

Lau T'erdiko Txapelketa ez da ondo hasi bailarako esku pelotarientzat, Serie B mailan. Ekain Lizeaga eta Hodei Exposito astigartarrak txapelketatik kanpo geratu dira, final zortzirenetan Ander Muruaren eta Unai Amianoren kontra galdu eta gero. Ostiralean jokatu zuen Lizeagak Zallan, eta 11-22 galdu zuen Murua arrasatearraren kontra. Partidu berdinduagoa jokatu zuen Expositok Sorian, larunbatean, baina honek ere ezin izan du final laurdenetako ligaxkara sailkatu, Amiano irundarrak 18-22 garaitu baitzuen azkenean.

Ostiral honetan egingo du debuta Iker Salaberria goizuetarrak: Asier Agirreren aurka hasiko du ligaxka, Atarrabian.
 

Beñat Apezetxeak galdu, Oñatin

Afizionatu mailan, berriz, Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Iñigo Erlek ezin izan zuten txapela jantzi Oñatiko San Migel Txapelketan, finalean Iñaki Galarzak eta Julen Sotilek 9-22 irabazi baitzieten. Bikote nafarra nagusi izan zen goizuetarraren eta oñatiarraren aurrean, eta ez zieten aukerarik eman. Sotil jaun eta jabe izan zen atzeko koadroetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!