Lur Kortak ipuin kontaketa bat eskainiko du Astigarragan, ostegun honetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 6a, 00:00

Ostegun honetan 'Handitzen handitzen' izeneko ipuin kontaketa eskainiko du Lur Kortak Astigarragako liburutegian. 17:00etan hasiko da saioa, eta 1-3 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Gonbidapenak gaur eskuratu ahalko dira, 10:00etatik 20:00etara, liburutegian edo emailez. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!