Eneko Diego, nagusi Sagar-Zaku lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2025ko urr. 3a, 00:00

Sagar Uzta Festan, urtero bezala, AEK-k ere hartu zuen parte bertan, Sagar-Zaku lehiaketa antolatuta. Euro baten truke, sagarrez betetako zaku bat hartu eta daukan pisua asmatzea da, lehiaketako helburua. Tankera hartzen saiatu ziren bat baino gehiago, eta AEK-k eskerrak eman nahi dizkie denei. Era berean, zo­ri­on­du egin du, bete-betean as­matu zuenari: Eneko Diegori. Be­ra izan zen pisura gehien gerturatu zena, eta sari goxoarekin etxeratu zen: Zapiak sagardo kutxa eta Lekungarai gazta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!