Baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrek dagoeneko eskatu ditzakete Udal tasetako hobariak. Bizikidetza unitatearen diru sarreren araberakoa izango da hobaria; horren arabera, tasaren %25, %50, %75 edo %90 estalita izango du eskatzaileak. Hobariak eskuratu ahal izateko ezinbestekoa da Astigarragan erroldatuta egotea, Udalarekiko ordainketak egunean izatea eta taularen araberako diru sarrerak izatea. Zalantzak argitzeko diruzaina@astigarraga.eus helbidera idatzi edo 943 33 52 35 zenbakira deitu daiteke.