Pasa den irailaren 24an izan zen Kizkia Taldearen Sagardo Txapelketa eta bertan 16 sagardogillek hartu zuten parte. Irabazlea Petritegi izan zen 135 punturekin eta Oianume bigarren sailkatuari bi puntu atera zizkion. Hirugarren izan zen Altzueta 132 punturekin. Eula (127 puntu), Aburuza (126 puntu), Oiharte (126 puntu) izan ziren laugarren, bosgarren eta seigarren, hurrenez hurren. Giro bikaina izan zen bazkarian eta lehiaketan.