Brigadako lan anitzetarako bi operario kontratatuko ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 26a, 00:00

Bigrada lanetarako bi operario kontratatuko ditu Astigarragako Udalak.

Izena emateko epea urriaren 8tik 17ra egongo da zabalik, eta Lanbideren bidez egin behar da.

Brigadako lan anitzetarako bi operario kontratatuko ditu Astigarragako Udalak. Beterri-Buruntzako 2025ko enplegu planaren baitan, Astigarragako enplegu-prestakuntzako proiektua da, herriko langabeak, bereziki emakumeak, lan merkatuan txertatzeko helburua duena.

Astigarragako udal brigadan lanaldi osoko 2 lanpostu eskainiko dira bost hilabetez peoi gisa lan egiteko (2025eko abendua, 2026ko maiatza). Horretarako, 150 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa jasoko dute EAGIren bitartez (Gipuzkoako Eraikuntzako Lanbide Eskola). Prestakuntza-aldia gainditu ondoren, Astigarragako udal brigadan lan egiteko aukera izango dute.

 

Tokiko Enplegu Ekintzak programaren bidez diruz lagunduko da

Lan eskaintza horiek Lanbidek kudeatuko ditu. Urriaren 8tik 17ra arte interesdunek izena eman ahal izango dute Lanbideren bitartez. Informazio zehatzagoa Astigarragako udaleko web orrian eskuragarri.

Beterri-Buruntzako 2025ko enplegu plana Lanbideren Tokiko Enplegu Ekintzak programaren bidez diruz lagundua da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!