Larunbata gauez ospatu eta jokatu zen Txomiñenean xakea eta pizza uztartzen zituen topaketa. Astigarragako Xake Klubak antolatu zuen eta 60 partehartzaile izan zituen, umeak eta helduak nahastuta. Bi aste aurretik plaza guztiak agortuak zeuden. Beraz, arrakasta eta ongi-etorri itzela eduki du estreineko torneoak xakezaleen artean.
Bederatzi erronda azkar izan zituen torneoak, 3'+2" formatuan jokatua. Hugo Rodríguez 11 urteko Donostiako mutikoak irabazi zuen txapelketa, 8 puntu pilatuta. Bigarren Astigarraga X.K-eko Iñigo Ximénez gelditu zen 7.5 punturekin eta hirugarren Hugo Álvarez astigartarra 7.5 punturekin.
1.700 ELO puntuz azpiko txapeldun, Astigarraga xake klubeko 11 urteko Iosu Used gelditu zen, sailkapen orokorrean 5. postuan geratu ostean.
Antolatzaileek Hernaniko Euskal Pizza eskertu nahi izan zuten emandako babes eta laguntzagatik eta hurrengo urtean ere torneoa antolatzeko konpromezua hartu zuten.