Gaur arratsaldean kontzertua eskainiko dute Erriberan Astigarragako Eragiyok abesbatzak eta Asturiaseko Ferrum abesbatzak. Ahober zikloaren barruan antolatutako kontzertua izango da, eta arratsaldeko 18:30etan hasiko da. Ferrum abesbatzak 2019an hasi zuen bere bidea, eta dagoeneko zenbait sari irabazi dituzte. Gaurko kontzertuan, batik bat, Marco Antonio Garcia de Paz zuzendariak XX. mendeko musikagileen piezak aukeratu ditu: «Pärt, Laurdisen, Whitacre edo Gavitoren lan sakroak zein profanoak entzun ahal izango dira».