Atzo arratsaldean hasi ziren Urumea Berriko Jaiak, eta egun osoko egitarauarekin izango dute jarraipena gaurkoan. Haurrei zuzendutako jarduerak izango dira gehienak, eta familia giroko egun polita pasatzeko aukera izango dute astigartarrek.
Goizean puzgarriak, haur jolasak eta buruhaundien kalejira izango dira. Gaztetxoek nahi beste jolasteko parada izango dute horietan, gurasoek kontuak berritzen dituzten bitartean.
Eguerdiko 14:00etan herri bazkari baten bueltan elkartuko dira, eta ondo indarberritu ondoren hasiko dira arratsaldeko ekintzak.
17:00etan apar festa egingo dute; 18:00etan Kupela tabernak babestutako Toka Txapelketa hasiko da; eta 20:00etan eskainiko du DJ Flowinek eguneko lehenengo saioa.
Gauean zezen suzkoa eta DJaren bigarren emanaldia izango dira.
URUMEA BERRI AIOTZATEGIKO JAIAK
ASTIGARRAGA
GAUR
10:30 Puzgarriak.
11:00 Askotariko jolasak gaztetxoentzat.
13:00 Buruhaundiak auzoan zehar.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Apar festa.
18:00 Toka txapelketa Kupela tabernaren eskutik.
20:00 DJ Saioa - DJ Flowing.
22:00 Zezen suzkoa.
22:15 DJ Saioa - DJ Flowing.