Astigarragako AEK euskaltegiak martxan jarri du ikasturte berrirako matrikulazio kanpaina. 'Euskara eroso bizitzeko' leloa hautatu dute kanpainarako, eta astigartar guztiei egin diete animatzeko deia: «Euskera ikasi, hobetu edo bikaindu nahi dutenek aukera izango dute».
Izena emateko hiru modu daude: euskaltegira presentzialki bertaratuta (Kultur Etxe Zaharra); 607 61 06 87 telefono zenbakira deituta; eta astigarraga@aek.eus helbide elektronikora idatzita.
Ikasketa prozesua indartzeko, klasetik kanpoko bi egitasmo ere martxan dauzka AEK-k: Mintzalagun eta Gurasolagun. Lehenengoan talde txikitan euskeraz hitz egiteko aukera izaten dute parte hartzaileek; bigarrenean, berriz, familien arteko giroa euskalduntzea da helburua.
Euskera ikasteko laguntzak eskatu daitezke Udalean
Izenematea ez ezik, laguntzak eskatzeko deialdia ere zabalik dago Astigarragako Udalean. Matrikularen %75 eta %100 artean estaltzen dute laguntzek. Informazio guztia eskuragarri dago astigarraga.eus webguneko egoitza elektronikoan.