Ekainean eman zion hasiera Kanta Cantemus emakumezkoen koruak Ahober zikloaren hirugarren edizioari, eta larunbatean ospatuko dute bigarren saioa Erriberan, arratsaldeko 18:30etan hasita. Hitzordu honetan, bi taldeen estilo «desberdina eta osagarria» entzuteko aukera izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Kontzertuaren anfitrioi lanak egingo ditu Eragiyok abesbatzak, Jon Larrauriren zuzendaritzapean. Gainera, orain arte abestu ez dituzten lau obra berri aukeratu ditu koruak; hala nola, Guridi, Brahms, Aita Donostia eta Aldaverenak.
Eragiyoken emanaldia amaituta, arratsaldeko protagonista nagusia Ferrum talde asturiarra izango da. 2019an hasi zuten ibilbidea, 'El León de Oro' proiektu musikalaren baitan, baina pandemiarengatik jarduera eten eta gero indarrez ekin zioten berriro ere 2024an». Larunbateko kontzerturako, Marco Antonio García de Paz zuzendariak XX. mendeko musikagileen piezak aukeratu dituzte nagusiki.
Ohi moduan, emanaldiari amaiera emateko bi taldeak jardungo dute batera kantuan, bi obra ezagun eskainiz: 'Txoria txori' eta 'Boga, boga'.
Emanaldiko sarrerak doakoak izango dira
Larunbateko emanaldirako sarrera doakoa izango da, eta gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude Astigarraga.eus webgunea, edota Erribera kulturgunean.