Ostiral arratsaldean, txupina botako dute Urumea Berrin, auzoko jaiei hasiera emateko, eta segidan, ekintza ugari izango dira auzotarren gozamenerako. Suziriak eztanda egin bezain pronto, arratsaldeko 18:00etan, buruhandiak aterako dira auzoko kaleetara, eta jarraian zenbait ekintzak hartuko dute protagonismoa; hala nola, danborradak eta Itzal taldearekin erromeria. Askoren gaua dexente luzatuko da ziurrenik.
Larunbatean goizetik esnatuko da auzoa, etxeko txikientzat jarritako puzgarriekin, eta haur jolasekin. Eguerdiko 13:00etan aterako dira buruhaundiak, eta 14:00etarako, denak elkarrekin bilduko dira bazkari baten bueltan.
Arratsaldean, aparrak estaliko du Urumea berri auzoa eta heldunetzako ere prestatu dute ekintza paregabea: Toka Txapelketa. DJ Saioak girotuko du gaua, eta tartean, zezen suzkoak argituko ditu auzoko txokoak, jaiei amaiera emanez.
OSTIRALA
18:00 Txupinazoa.
18:30 Buruhaundiak.
19:00 Danborrada.
21:30 Itzal erromeria.
LARUNBATA
10:30 Puzgarriak.
11:00 Askotariko jolasak gaztetxoentzat.
13:00 Buruhaundiak auzoan zehar.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Apar festa.
18:00 Toka txapelketa Kupela tabernaren eskutik.
20:00 DJ Saioa - DJ Flowing.
22:00 Zezen suzkoa.
22:15 DJ Saioa - DJ Flowing.