Bilera bihar, Tokiko Gobernu Batzarrak

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 15a, 00:00

Bihar egingo du bilera, ohiko deialdian, Astigarragako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Eguerdiko 12:15etan izango da, Alkatetzan, eta hiru puntu nagusi dauzkate lantzeko: argiteria publikoaren mantenu, zainketa eta konponketa zerbitzuaren kontratazioa esleitzea; Bidebitarte poligonoko lurra berritzeko obra kontratua esleitzea; eta Nabarra Oñatz 11ko lokala egokitzeko obra kontratua esleitzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!