Emakumea eta Kirola kanpaina abian jarri du Astigarragako Udalak bosgarren urtez jarraian, emakumeak kirolera hurbiltzeko asmoarekin. Aurten berrikuntza gisa, hainbat jarduera izango dira, besteak beste Ipar martxa saioa (Nordic Walking) eta indar ariketen tailerra kiroldegian. Gaztelekuan nerabe eta gazteei zuzendutako skate modalitateari buruzko solasaldia eta praktika, eta Emakumeon etxetik animal flow ikastaroa.
Jarduera puntualak irailetik urrira bitartean egingo dira, eta ikastaroak irailetik abendura bitartean. Kanpainaren helburu nagusia emakumeen kirola sustatzea eta genero horretako kirolariei ikusgarritasuna ematea da.
Astigarragako Udalak, herriko zenbait eragileekin batera, hainbat jarduera eskainiko ditu: emakumeentzako kirol jarduerak, solasaldiak, tailerrak, ikastaroak, emakumezkoen kirol txapelketak eta jaialdiak.
Ekimenaren baitan eskainiko diren jarduerak, emakumeen jabetze eskolakoak izan ezik, doakoak izango dira. Lehenengo jarduera burutu zen, adineko emakumeei zuzendutako gimnasia, eta azken jarduera abenduaren 17an izango da, Aines Zabalak dinamizatuko duen jabetze eskolako ama yoga ikastaroa.
Herritar guztiei zuzendutakoak izango dira Urumea bailarako nesken lagunarteko eskubaloi txapelketa; nesken pelota jaialdia eta Mountain Queen: The Summits of Lhapka Sherpa filmaren proiekzioa eta solasaldia, Gaizka Izagirrek dinamizatuta, urriaren 9an, 18:30etan Erribera Kulturgunean. Elixabete Arbe eta Bego González izango dira solasaldiko gonbidatuak (biak Elkarregaz proiektuko kideak).
Edozein neraberi zuzenduta, bi emakume gazteren skate modalitateari buruzko solasaldia eta praktika egingo dira, urriaren 4an, Gaztelekuan, 18:30etan.
Soilik emakumeei zuzenduta Ipar martxa antolatuko da. Izenematea QRren bidez irailaren 18ra arte egin daiteke. 16 urtetik gorakoentzako indar-ariketa tailerra prestatu da eta izenematea kiroldegian egin behar da irailaren 23ra arte. 16 urtetik gorakoentzako cross training saioa ere izango da (izen-ematea kiroldegian irailaren 24ra arte). Ama yoga, animal flow, mendi-orientazioa eta klimaterio, menopausia eta zoru pelbikoko ariketak egingo dira jabetze eskolen barruan.
EMAKUMEA ETA KIROLA
IPAR MARTXA SAIOA
Irailak 19, ostirala 18:00-20:00: Joseba Barandiaran plazan eta bidegorrian barrena (E). Izen ematea: irailaren 18 arte, QR bidez. Ez da derrigorrezkoa bastoiak edukitzea.
NESKEN LAGUNARTEKO ESKUBALOI TXAPELKETA
Irailak 21, igandea 09:30: Kiroldegian. Infantil mailako 4 taldek jokatuko dute.
INDAR ARIKETA TAILERRA
Irailak 23 eta 30, asteratea 17:00: Kiroldegian (E). Adina: +16. Izen-ematea: kiroldegian, irailaren 23 arte.
CROSS TRAINING SAIOA
Irailak 26, ostirala 18:00-19:00: Kontxa Etxeberria plazan (E).Adina: +16. Izen-ematea: kiroldegian, irailaren 25a baino lehen.
NESKEN PELOTA JAIALDIA
Irailak 27, larunbata 11:00: Txomiñenean.
SKATE MODALITATEARI BURUZ SOLASALDIA ETA PRAKTIKA
Urriak 4, larunbata 18:30: Gaztelekuan Nairobi eta Deiana kirolariekin
"MOUNTAIN QUEEN: THE SUMMITS OF LHAKPA SHERPA"
Urriak 9, osteguna 18:30: Filmaren emanaldia Erriberan. Dinamizatzailea: Gaizka Izagirre. Solasaldirako gonbidatuak: Elixabete Arbe eta Bego González García.
EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLAK
Ama Yoga: Erriberan.
Animal Flow: Emakumeon Etxean.
Mendi orientazioa: Emakumeon Etxean eta inguruko mendietan.
Klimatrio, menopausia eta zoru pelbikoko ariketak: Emakumeon Etxean.
Izenemateak irailaren 19ra arte.