Euskeraren arloan hainbat dirulaguntza deialdi daude zabalik

Kronika - Erredakzioa 2025ko ira. 10a, 00:00

Astigarragan euskera ikasteko dirulaguntzak urriaren 10era arte eskatu daitezke.

 

Astigarragako Udalak hainbat dirulaguntza deialdi ditu herrian eta herritarren artean euskera sustatu eta indartzeko, eta zabalik dago horietako batzuetan eskaerak aurkezteko epea.

Alde batetik, euskera ikasteko laguntzak daude; 2024-2025 ikasturtean edo 2025eko udan euskaltegi homologatu batean euskera ikasi edo hobetu duten astigartarrek urriaren 10a baino lehen eskatu ahal izango dute dirulaguntza. Oro har, matrikularen %75 jasotzen da, eta % 100 izan daiteke baldintza bereziak betetzen dituzten pertsonen kasuan.

Bestalde, eta Astigarragako biztanleen euskerazko prestakuntza sustatzeko asmoz, UEUn edo udako unibertsitatean euskerazko ikastaroak egiten dituzten astigartarrei dirulaguntzak emateko eskaera irailaren 26ra arte egin daiteke.

Azkenik, bada euskerari lotutako beste dirulaguntza lerro bat, Astigarragan gazteen euskerazko prestakuntza sustatzeko begirale edo zuzendari titulu ofiziala lortzeko, prestakuntza jaso eta euskerazko titulua lortzen dutenei laguntzak emateko, eta hori ere irailaren 26ra arte eskatu daiteke. Informazio guztia oinarrietan dago ikusgai, Udalaren webgunean.

Aurrez aipatutakoak herritarrei zuzendutako deialdiak dira, baina bada enpresa eta elkarteei zuzendutako deialdi bat ere, une honetan zabalik dagoena, eta euskeraren erabilera sustatzeko helburua duena. Laguntza hau Astigarragako elkarte, enpresa edota merkataritza eta ostalaritza establezimenduek eskatu dezakete, webguneak, programa informatikoak eta kanpoko nahiz barruko hizkuntza paisaia euskeraz jartzeko.

 

Euskeraren erabilera sustatzeko hainbat ekimen, onartuta

Bestalde, Tokiko Gobernu Batzarrak uztailean onartu zituen Astigarragan euskararen erabilera areagotzeko eta sustatzeko ekimenak garatzeko hainbat dirulaguntza eskaera. Horien artean dago 5.129,29 euroko dirulaguntza Astigarragako Astindu euskera elkartearentzat, 2025eko jarduera finantzatzeko. Eta 3.078,58 eurokoa herritar batentzat, Pipistrelo txikia liburuaren sorkuntzarako. k

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!