Urteroko zitari eutsi dio oraingoan ere Kizkia taldeak. Izan ere, gaur hasiko du XXIV. Sagardo Txapelketa, Gure Izarra elkartean. Hiru kanporaketa izango dira guztira (irailaren 3an, 10ean eta 17an), eta gaurkoa da aurrenekoa. Finala, berriz, irailaren 24an izango da: «Sagardoen balorazioa janariaz lagunduta egingo dugu, Gines arrainarekin, Lumagorrirekin eta Sulabe ogiarekin».
Iaz bezala, 16 sagardotegik hartuko dute parte, ondorengoek hain zuzen: Astigarragatik, Petritegi, Alorrenea, Lizeaga eta Rezola izango dira bertan; Hernanitik Altzueta eta Akarregi; Aiatik Izeta; Adunatik Zabala eta Aburuza; Donostiatik Barkaiztegi; Urnietatik Oianume eta Eula; Lizartzatik Goikoetxea; Usurbildik Saizar; Andoaindik Mizpiradi; eta Zeraindik Ohiarte.