Bero itogarriari sagardoarekin eta umore onarekin egin zioten aurre Santiomendiko Jaietako egun haundian

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 17a, 00:00

Egun sargoria izan zen ostiralekoa, baina horrek ez zuen Santiomendiko festa giroa oztopatu. Bakoitzak bere teknikak erabili zituen beroari aurre egiteko, eta ederki pasa zuten.

 

Egun sargori bat hobeto eramaten da jai giroan. Argi geratu zen hori Santiomendin, ostiraleko jai egunean. Giro ederra izan zuten bertan egun osoan zehar, eta izerdia gogotik bota bazuten ere, jende ugari elkartu zen prestatutako egitarauaz gozatzera.

Mixiyuaren eta Zerainen arteko zaldi dema pixka bat laburtu behar izan zuten, baina ikuskizuna ederra izan zen bere horretan. Eguerdian Larrarten bazkaldu ondoren, Santiomendiko ermitara igo ziren denak, herri kirol saioaz gozatzera. Inguruko gazteen arteko lehia polita izan zen, berdindua eta lehiatua.

Gauean, berriz, 3ttu erromeria taldearekin egin zuten parranda, eguneko berotasunak ahaztuta.

Erlazionatuak

Santiomendiko jaiak

Kronika - Erredakzioa abu 15 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!