Bihar gauean, 22:30etan hasita, 'El reino animal' pelikula ikusteko aukera izango da Astigarragako Murgia jauregian. Zientzia fikzioa eta drama nahasten dituen pelikula da, familia bateko aitak eta semeak amaren gaixotasuna sendatzeko bizi beharreko abenturetan oinarritutakoa. Saioa doakoa izango da bertaratzen diren guztientzat. Eguraldi txarra egiten badu, Kontxa Etxeberria plazara lekualdatuko dute proiekzioa.