'El reino animal' filma, larunbat gauean

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 6a, 00:00

Murgia jauregian proiektatuko dute pelikula, eta euria eginez gero, berriz, Kontxa Etxeberria plazan.

Larunbatean 'El reino animal' filma proiektatuko dute, Zinema kalean egitasmoaren baitan. Gaueko 22:30etan hasiko da filma, eguraldi ona eginez gero Murgia jauregian proiektatuko dute pelikula, eta euria eginez gero, berriz, Kontxa Etxeberria plazan.

Filma gaztelaniaz izango da, eta generoari dagokionez, fantasia, zientzia-fikzioa eta drama hartzen ditu baitan. 

 

Egoera betiko aldatuko duen bilaketa bat

Mundua astintzen duen mutazio olde batek gizaki batzuk pixkanaka animalia bihurtzen ditu. Françoisek ahal duen guztia egiten du emaztea salbatzeko, gaixotasun misteriotsu horrek jota baitago. Gizartea ordena berri batera behartuta dagoen bitartean,  bere 16 urteko semearekin, betiko aldatuko dituen bilaketa bati ekingo dio. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!