Santiago Zeharra bidea itxita egongo da ibilgailuentzat Arkubide parean

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 2a, 00:00

Santio Zeharra bidea.

Abuztuaren 18tik irailaren amaiera arte itxiko da bidea ibilgailuentzat.

 

Añarberen ur hornidurako hodiaren obren ondorioz, Santiago Zeharra bidea itxita egongo da ibilgailuentzat Arkubide parean, abuztuaren 18tik irailaren amaiera arte (oinezkoentzat pasabidea libre egongo da).

Hori dela eta, autoz Santiagomendira joateko (auzora, ermita inguruetara eta abar), Oiarbide-Ioltza bidea erabili beharko da. Herritarroi eskatzen dizuegu eremu horietan arretaz ibili eta bide seinaleak errespetatzeko.

 

Añarberen hoditeriaren lanak Iparralde bidean eta Kale Nagusian

Bestetik, Iparralde bideko eta Kale Nagusiko lanak amaitzear daude. Une honetan azken erremate eta konponketak egiten ari dira eta epe laburrean egingo dira azken zatia asfaltatzeko eta margotzeko lanak.

Gauzak ondo bidean, Añarbeko hoditeriaren Astigarragako lanak urri-azaroan behin betiko amaituta egongo dira.

Bestetik, gogoratu behar da Oiarbide bidean ere lanean ari direla hiru astez, lau baztergune egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!