Astigarragako taxilari Fernando Pereirak hitzarmena egin du Radio taxi Donostia elkartearekin, Astigarragan irrati bidezko taxi zerbitzua eskaintzeko. Zerbitzu hori martxan hasiko da gaurtik.
Donostialdeko araubide bereziko eremua eratu eta gero, eskualdeko taxilariek aukera dute Astigarragara etortzeko, beren zerbitzua eskaintzera. Aukera hori hobeto kudeatzeko eta zerbitzua hobetzeko, herriko taxilariak hitzarmena egin du Radio Taxi Donostiarekin.
Horren ondorioz, astigartarrek aukera dute irrati-zerbitzu horretara deitzeko, erreserbak egiteko eta abar.
Irrati zerbitzuaren zenbakira deituta, lehentasuna herriko taxilariak izango du eta zerbitzua ezin badu eman (beste zerbitzu bat ematen ari delako, atseden eguna duelako, gauez delako eta abar), Radio Taxi Donostiako taxilarien sareak egingo du. Radio Taxi Donostiak 140 profesionaleko taldea du eta zerbitzua eskaintzen du 24 orduz urteko 365 egunetan.
Astigarrako Udalak herriko taxilariak eta Radio Taxi Donostiak hitzarmen hori gauzatzeko egin duten ahalegina azpimarratu nahi du, taxi zerbitzuak nabarmen hobetzea ekarriko duelako.
Zerbitzu horiek jasotzeko telefono zenbaki hauetara deitu behar da: Astigarragako taxi zerbitzua 622 222 343 telefono zenbakia. Radio Taxi Donostia, 94346 46 46 telefono zenbakia. info@taxidonosti.com helbidea elektronikoa eta www.taxidonosti.com webgunea ere erabili daitezke taxi zerbitzuak eskatzeko.