Malko taldearen kontzertua bihar, Gobadarien parkean

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 31a, 00:00

Oñatiko bost gaztek osatutako Malko rock taldeak kontzertua eskainiko du bihar, 20:30etan Gobadarien parkean, Ilunabarrak zikloaren barruan. 2023ko maiatzean sortu eta 2024an 10 kantuz osatutako diskoa kaleratu zuten. Bildumak hainbat motako kantuak batzen ditu, batzuk gogorragoak eta beste batzuk xamurragoak, beti ere rock doinuak oinarri hartuz. Gaztea Maketa lehiaketa irabazi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!