Santio Jaien balorazio ona egin du Udalak, «jende ugari, umore ona eta oker edo gorabehera txarrik ez»

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 30a, 00:00

Giro ezin hobea izan da Santiotan.

Herritar eta kanpoko jende ugari gerturatu da jaietan antolatutako ekitaldietara.

 

Santio Jaien balorazio ona egin du Astigarragako Udalak, «jende ugari, egitarau oparoa, umore ona eta oker edo gorabehera txarrik ez». Azpimarratu duenez Udalak, «herritar eta kanpoko jende ugari gerturatu da jaietan antolatutako ekitaldietara».

Orokorrean, aurreikusitako ekintzak arazorik gabe burutu dira, eguraldi txarraren ondorioz ordutegi edota leku aldaketak izan dituzten bakar batzuk izan ezik. Apar festa izan da bertan behera gelditu den ekintza bakarra, «aurrerago zehaztuko dugu noiz burutuko den».

Erasoen arretarako antolatutako baliabide eta zerbitzuetan ez da indarkeria matxista edota arrazistarik jaso.

Udalaren balorazioa, beraz, ona da eta eskerrak eman nahi dizkie jaiak antolatu eta parte hartu duten elkarte zein herritarrei. «Orain, herritarron iritzia jasotzea gustatuko litzaiguke, zer aldatu, zer hobetu... Horretarako inkesta esteka honetan: https://goo.su/4nMl8S.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!