Oiarbide bidean hiru baztergune egiteko lanak gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 29a, 00:00

Bizpahiru asteko iraupena izango dute lanek. Ez da errepidea itxiko, baina auzotarrei arretaz ibiltzeko eskatzen zaie.

Astigarragako Udalak eta Oiarbide bidearen inguruetako hainbat auzotarrek hitzarmenak egin dituzte Oiarbide bidean lau baztergune egiteko. Baztergune horiekin nabarmen hobetuko da Oiarbide bideko segurtasuna, behetik gora eta alderantziz doazen ibilgailluak hobeto ikusi ahal izango direlako, bide segurtasuna hobetuz.

Auzotarrek bazterguneak egiteko lur azalerak doan laga dizkiote Udalari. Udalak, eskerrak eman nahi dizkie auzotar horiei hitzarmenak egiteko erakutsi duten prestutasun eta borondateagatik.

Lehen baztergunea herri-bidearen lehenengo bihurgunean egingo da, Zerrajonea etxearen aurrean. Bigarrena, bidearen bigarren bihurgunearen ondoren, hirugarrena, bide-adarraren hasieran eta laugarrena (dagoeneko eginda dagoena) Lagatxaga baserriaren ondoren.

Bazterguneak eraikitzeko obra guztiak Udalak bideratuko ditu, gaur hasiko dira eta bizpahiru asteko iraupena izango dute. Errepidea zabalik egongo da, baina arretaz ibili behar da. Horen ondotik, Udalak egingo ditu bazterguneak mantentzeko eta zaintzeko lan guztiak eta gerta litezkeen gorabeherak Udalaren erantzukizunpean geratuko dira.

Horrekin batera, Añarbeko bigarren kanalaren obrak amaitzen direnean, Oiarbide bidea asfaltatu egingo da (urria edo azaroan). Horrekin amaituta geratuko dira Oiarbide herri- bidea hobetzeko lanak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!