Bustitik argira hasi dira Santiyuak

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 24a, 00:00

Astigar elkarteak bota zuen txupinazoa.

Astigar elkarteak '100 ta 100... 200! Aupa Astiarra!' oihukatu zuen udaletxeko balkotitik eta hasiera eman zien aurtengo festei. Euria protagonista izan arren, gaurtik igandera eguraldia alde izango dute festa zaleek.

 

Astigarragako Santiyuak bustitik hasi ziren atzo eguerdian, baina egunak aurrera egin ahala argira egin zuen. Festak ere astigartarren aurpegiak argitu zituen Astigar elkarteko kideak 100 ta 100... 200! Aupa Astiarra! oihukatu zutenean, udaletxeko balkoitik, arratsaldeko txupinazoan. 50 urte borobilak bete dituzte eta Santiyuak borobilak izatea espero da. Horretarako badago mamia.

Lehenengo egunean gazteak izan ziren protagonista. Txupinazioa txikia bota zuten, feria gunea ireki zen eta ondoren bapo bazkaldu zuten Gaztelekuko gazteek eta haurrek. Arratsaldean Foru Plaza izan zen festaren erdigunea. Gora Bihotzak espektakuluak haurrak eta gurasoak ere bai dantzan jarri zituen eta txupinazoa aurretik, indarberritu ziren txokolatadarekin. Txupinazoa eta gero txosnak ireki ziren musikak gaua girotzen zuen bitartean.

 

Patata tortila lehiaketa, apar festa, Zuttik elektrotxaranga, danborrada gauez...

Gaur haur, gazte, heldu eta adinekoentzako ekitaldiak izango dira. Hasteko patata tortila lehiaketa antolatu da. Haurrentzat apar festa, ur parkea eta ludoteka ez dira faltako. Gazteek bazkaria Zuttik elektrotxaranga eta kontzertuak izango dituzte. Lehenengo aldiz helduen danborrada gauez antolatu da eta Atxine dantza ikusizun ikusgarriaz gozatzeko aukera dago.

 

SANTIO JAIETAN GAUR

ASTIGARRAGA

11:30 Patata tortilla lehiaketa, Galtzaur elkarteak antolatuta. Izena aurrez eman behar da. 

12:30 Apar festa. Erriber aplazan. 

14:00 Gazte bazkaria eta aulki jolasa. Txosnan. 

16:00 Astigarraga irudikatzeko jolas birtuala. Pelotari kalean. 

16:00 Ur parkea eta haurrentzako ludoteka. Kontxa Etxeberria, Erribera eta Mundarro plazetan. 

18:00 Zuttik elektrotxaranga. 

22:30 Atxine dantza ikuskizuna. Kontxa Etxeberria plazan. 

23:00 Txiskeroak taldea eta DJ Biki. Txosnan. 

23:30 Danborrada eta Pasai Txaranga. Foru plazatik abiatuta. 

23:30 Xsakara eta Marte Lasarte taldeen kontzertuak. Joseba Barandiaran plazan. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!