Amaitu da atzera kontua! Azken egunetan festarekin lotutako zenbait jarduera izan diren arren, gaur arratsaldean hasiko dira ofizialki Astigarragako Santio Jaiak. Arratsaldeko 19:00etan piztuko dute jaien hasierako suziria Astigar elkarteko kideek, baina goizean hasiko dira egitarauko jarduerak.
Herriko gaztetxoentzat momentu berezia izaten da eguerdiko 12:00etan. Aurten ere Txupinazo Txikia egingo dute, Xaguxar Elkarteak antolatuta. Haurrez betetako plazan giro ederra sortu ohi da, goxokiak eta urez betetako globoak udaletxeko balkoitik erortzen diren bitartean.
Donostia ibilbideko feriak ere gaur eguerdian zabalduko dituzte. Ordutegi zabala izango dute barrakek, horietako batzuk soinurik eta argirik gabeak. Jaietako egun guztietan 'ordu lasaia' izango baita arratsaldeko 17:00etatik 18:00etarakoa.
Haurrek, ordea, jarduera asko izango dituzte ferietatik kanpo gozatzeko. Gaur arratsalderako, adibidez, txokolate jatea prestatu du Xaguxar elkarteak, Foru plazan bertan.
Txupinazoa lehertu ondoren, buruhaundi eta erraldoien konpartsak zeharkatuko ditu Astigarragako kaleak. Euren atzetik joango dira Txirrisklako txistulariak, KDP txarangako kideak eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleak. Festa, beraz, ziurtatuta dago.
20:00etan zabalduko dute Tomas Alba kaleko txosnagunea
Gaueko parranda ere ezinbestekoa izaten da Santiotan, eta festaren erdigune izango da, beste behin, Tomas Alba kaleko txosnagunea. Arratsaldeko 20:00etan zabalduko dute barra, eta jende ugari espero da lehenengo egunetik. Are gehiago gauerditik aurrera dauden kontzertuekin: 3ttu, Ofensa B2B eta Gordas Pinponeras.
Joseba Barandiaran plazan, aldiz, orduerdi lehenago jasiko da Akerbeltz taldearen kontzertua.
Dena prest dago Santio Jaietaz gozatzeko!
SANTIO JAIAK
ASTIGARRAGA
GAUR
12:00 Txupinazo txikia, Xaguxar elkarteak antolatuta. Foru plazan.
12:00 Feria gunearen irekiera. Donostia ibilbidean. Egunero 17:00etatik 18:00etara ordu lasaia izango da, soinu eta argirik gabe ibiltzeko tartea.
14:00 Gaztelekuko bazkaria. Joseba Barandiaran plazan.
14:00 Haur bazkaria, Xaguxar elkarteak antolatuta. Foru plazan.
17:00 Gora Bihotzak, Eidabe kultur ekimenaren agur festa, kantuz eta dantzaz betea. Foru plazan.
17:00 Mahai jokoen finala. Galtzaur elkartean.
18:00 Haurrentzako txokolate jatea. Foru plazan.
19:00 Txalapartariak, pregoia eta txupinazoa. Astigar elkartea izango da pregoiaren eta txupinaren arduraduna, aurten elkartearen 50. urteurrena ospatzeko.
19:15 Buruhaundi eta erraldoiak Txirrisklako txistulari, KDP txaranga eta Norberto Almandoz musika eskolako ikasleekin batera kalejiran.
20:00 Gazte Asanbladaren txosna irekiera. Tomas Alba kalean.
23:30 Akerbeltz. Joseba Barandiaran plazan.
00:00 3ttu erromeria, Ofensa B2B eta Gordas pinponeras taldeen kontzertuak. Txosnan.
BIHAR
11:30 Patata tortilla lehiaketa, Galtzaur elkarteak antolatuta. Izena aurrez eman behar da.
12:30 Apar festa. Erriber aplazan.
14:00 Gazte bazkaria eta aulki jolasa. Txosnan.
16:00 Astigarraga irudikatzeko jolas birtuala. Pelotari kalean.
16:00 Ur parkea eta haurrentzako ludoteka. Kontxa Etxeberria, Erribera eta Mundarro plazetan.
18:00 Zuttik elektrotxaranga.
22:30 Atxine dantza ikuskizuna. Kontxa Etxeberria plazan.
23:00 Txiskeroak taldea eta DJ Biki. Txosnan.
23:30 Danborrada eta Pasai Txaranga. Foru plazatik abiatuta.
23:30 Xsakara eta Marte Lasarte taldeen kontzertuak. Joseba Barandiaran plazan.
ETZI
06:00 Lau Katu txaranga, Gazte Asanbladak antolatuta.
Ondoren, barrene herrikoia. Txomiñene pelotalekuan.
07:00 Gosaria, Zipotza elkarteak antolatuta.
09:30 Txirrisklako txistularien diana.
10:00 Santio jaietako II. Xake Txapelketa. Kontxa Etxeberria plazan.
12:30 Udalbatzaren Soka Dantza. Foru plazan.
13:00 Elegancia Mexicana. Joseba Barandiaran plazan.
17:00 Haurrentzako karaokea. Kontxa Etxeberria plazan.
18:00 Euskal dantzen erakustaldia, Astigar elkarteak antolatuta. Txomiñene pelotalekuan.
18:00 Botilzarra, Ai Laket elkartearen eskutik. Alkoholaren kontsumoari buruzko prebentzio egitasmo ibiltaria, nerabeei eta gazteei zuzendua.
19:00 Kolpez Blai perkusio kalejira. Kontxa Etxeberria plazatik abiatuta.
19:30 Santa Ana eguneko Idien Pisatzea, Goldea elkarteak antolatuta. Foru plazan.
22:00 DJ Gizzi. Kontxa Etxeberria plazan.
22:30 Zezensuzkoa. Kontxa Etxeberria plazan.
23:30 Kresala taldearen 30. urteurreneko kontzertua. Joseba Barandiaran plazan.
00:00 Larrain dantza herrikoia. Foru plazatik abiatuta.
00:30 Micosis eta Mala Ruina. Txosnan.
UZTAILAK 26
Santa Ana eguneko ospakizunak
Goldeak, Zipotzak eta
Sagardoetxeak antolatuta
09:30 Zubietako joaldunak.
10:00 Izer eta Alabier trikitilariak.
11:30 Baserrigintzako lanen erakusketa: Lekunberriko artisauak eta sagardo dastaketa.
12:00 Idi dema. 2.000 kiloko harriarekin.
12:00 Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi bertsolariak.
12:00 Iruñeko Buztintxuri konpartsako erraldoi eta kilikiak Astigarragako erraldoiekin batera kalejiran. Kontxa Etxeberria plazatik abiatuta.
13:00 Astigarraga irudikatzeko jolas birtuala. Joseba Barandiaran plazan.
14:00 Elkartasun bazkaria.
Ondoren, Andoni Ollokiegi abeslaria. Txosnan.
17:00 Zapotxin pailazoa. Kontxa Etxeberria plazan.
18:00 Gipuzkoako 1go mailako aizkolarien txapelketa eta trontza desafioa. Astigarragako eta Lezoko bi gazte koadrilen artean. Foru plazan.
18:30 Euskorleans Kukai taldearen dantza ikuskizuna. Kontxa Etxeberria plazan.
19:00 Santio jaietako esku pelota txapelketaren finalaurrekoa. Mundarro elkarteak antolatuta.
19:30 Izer eta Alabier trikitilariak. Foru plazan.
19:30 Hegaluzea eta Gernikako piperrak parrillan erreta. Joseba Barandiaran plazan.
19:30 Sugarri Show txaranga.
22:30 Psicoklown piroteknia eta perkusio kalejira. Foru plazatik abiatuta.
22:30 Garazi, Arrixku eta DJ Primikass. Txosnan.
23:30 Janus Lester taldearen kontzertua. Joseba Barandiaran plazan.
01:00 Kita del Pare txaranga.
UZTAILAK 27
10:00 Santio jaietako toka eta bolo txapelketa herrikoia. Norberto Almandoz plazan.
11:00 El Laberint. Adin guztietako formatu haundiko instalazioa. Kontxa Etxeberria plazan.
11:00 Marmitako lehiaketa eta bazkari herrikoia. Foru plazan.
12:00 CD Montre, NEO eta K.A. Norberto Almandoz musika eskolako taldeen kontzertuak. Kontxa Etxeberria plazan.
14:00 Erretiratuen bazkaria. Galtzaur elkartean.
16:00 Duo Azabache musika bikotea. Norberto Almandoz plazan.
16:00 El Laberint. Adin guztietako formatu haundiko instalazioa. Kontxa Etxeberria plazan.
17:00 Pasai txaranga.
17:30 Gazte jolasak. Txosnan.
19:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Eneritz Artetxe eta Maider Arregi. Gai jartzen: Astigarragako Bertso Eskolako ikasleak eta Agin Laburu. Kontxa Etxeberria plazan.
20:00 Itzal taldearen kontzertua. Joseba Barandiaran plazan.
21:00 Bizirauten dutenen
afaria. Txosnan.
22:00 Itzal taldearen
kontzertua, goizaldeko 01:00arte. Joseba
Barandiaran plazan.
22:30 Zezensuzkoa. Kale Nagusian.
23:00 Bueltaxka On Tour taldea eta karaokea. Txosnan.
Jaien amaiera.