Santiomendiko Igoeran giro ezin hobea izan zen igandean. Garai bateko izarrik ez, baina dena ez da lehiaketa serioa. Festa giroan bihurritu ziren txirrindulariak maldan gora, ziraunak bezala alde batera eta bestera mugituz. Denborarik onena zeinek markatuko ermitan? Hori gutxienekoa zen igandean.