Kale-mozketak eta trafiko-aldaketak, datozen egunetan

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 22a, 00:00

2025eko Santio Jaiak bihartik igandera ospatuko dira. Hori dela eta, ohikoa denez, kale batzuk itxiko dira. Horrek aldaketak eragingo ditu zirkulazioan, eta autobus-lineak poligonotik ibiliko dira. Bihar herriko sarbidea itxiko dute Portutxoko biribilgunetik, eta bertakoek bakarrik izango dute sartzeko aukera. Pelotari kalea ere itxiko dute, Kale Nagusiaren parean. Gainera, bihartik igandera Kale Nagusiko 64. zenbakitik (Galtzaur kaleko sarreratik) 40. zenbakiraino (Eroskiraino) kontrako noranzkoan zirkulatu beharko da. Zalantzak argitzeko edo ezbeharren bat gertatuz gero, Udaltzaingoaren telefono zenbakira (699 487 587) deitu dezakete herritarrek, 24 orduz; eta baita Larrialdietara ere (112).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!