Plenoa eta Tokiko Gobernu Batzarra izango dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 22a, 00:00

Santio Jaiak hasi aurretik, Astigarragako Udalak Plenoa eta Tokiko Gobernu Batzarra deitu ditu gaurko. Tokiko Gobernu Batzarra 18:30etan hasiko da alkatetzan, eta 19:00etan zinegotzi guztiak daude deituta Osoko Bilkurara, areto nagusian. Gobernu Batzarrean landuko da Astigarragan euskeraren erabilera areagotzea eta sustatzea helburu duten ekimenak garatzeko dirulaguntzak ebaztea. Plenoan, berriz, zortzi puntu izango dituzte; horien artean, 2025eko kontrol finantzarioaren urteko plana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!