Iruditan

Santio Jaietako Preludio goxoa, Foru Plazan

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 20a, 00:37

Oso berezia izan da larunbat gaua Astigarragan. Santio Jaietako Preludioa egin dute, Astigar elkarteak bere 50garren urteurrena ospatzeko prestatua; eta emanaldi goxoa eskaini dute, herrikoia eta herritarrek egina. 150 bat lagunek hartu dute parte, harmailak bete dituzten herrikideen aurrean. Astigarraga Donostiako auzo zen garaian kokatu dute antzezlanaren hasiera, eta gatazka hartatik abiatuta, dantza, musika, bertso eta umore artean egin dute gaurdainoko bidea. Emanaldiaren bukaeran, gainera, omenaldia egin diote Astigar elkartearen sortzaileetako bati: Miel Joxe Astarberi.

Kita Del Pare txarangaren erritmora bukatu dute saioa, elkarrekin dantzan eta saltoka; eta agerian geratu da festak gain-gainean daudela: «Loooo, lo lo lo lo lo loooo...!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!