Pelota kolpeetatik, pedal kolpeetara: Santiomendiko Igoera jokatuko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 20a, 00:00

Raketaz aritu ziren gaztetxoak Txomiñenen, atzo goizeko txapelketan.

Txirrindulari igoera herrikoia bueltan izango da gaur, 11:30etan Joseba Barandiaran plazatik abiatuta: gazteak aurrena, eta helduak gero.

Beroketa ederra ari da izaten aurtengoa, Santio Jaiei begirakoa. Ostiralean esku pelota izan bazen protagonista, atzo palista gaztetxoak zein helduak aritu ziren lehian, eta kirolak segida izango du gaurkoan.

Batetik, haurrentzako herri kirol jokoak izango direlako Kon­txa Etxeberria plazan, goizeko 11:00etan hasita. 3-11 urte bitartekoentzat daude prestatuta.

Eta bestetik, bueltan izango delako Santiomendiko Igoera he­rrikoia, adin guztietako txirrindularientzat. Goizeko 11:30etan hasiko da proba, eta Joseba Barandiaran plazatik abiatuko dira ziklistak, majo sufritzeko borondatez. Gaztetxoak ariko dira aurrena, infantilak, kadeteak eta jubenilak; eta ibilbide laburragoa egingo dute haiek, Santiomendiko ermitara iritsi gabe. Ondoren, eguerdiko 12:00etatik aurrera, helduen txanda izango da, nork denborarik onena marka­tuko. Haiek ez dira libratuko igo­eraren azkeneko aldapaz ere...

Bi txirrindulari, esfortzu betean, 2019ko Santiomendiko Igoeran.
 

'Futbola kalean', bihar

Bihar arratsaldean izango da az­­keneko jarduera, festetarako be­­roketaren barruan: 'Futbola kalean' saioa egingo dute kiroldegian, 5-11 urteko gaztetxoentzat, 17:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!