Eneko Olveira, Espainiako Txapelketan gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 18a, 00:00

Mendi bizikletako Espainiako Txapelketa jokatuko da gaurtik igandera, Granadako Baza herrian; eta bi modalitatetan ariko da Eneko Olveira astigartarra. Taldekako errelebo proba jokatuko du gaur, Euskadiko selekzioarekin, 18:00etan hasita. Eta 23 urtez azpikoen bakarkako proba izango du igandean, distantzia olinpikoan, 08:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!