Erriberako liburutegia, goizez bakarrik baina terrazarekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 17a, 00:00

Goizeko 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, abuztuaren 29ra bitarte; eta aukera izango da Erriberako terrazan ere irakurtzeko.

Udako martxara egokituz, aldaketak izango ditu Erriberako liburutegiak, datozen asteotan. Hori horrela, liburutegiak goizeko ordutegia bakarrik izango du abuztuaren 29ra bitarte, eta 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Ordutegian bakarrik ez, espazioan ere izango da alda­ketarik: liburutegi barruan ez ezik, Erriberako terrazan ere izango da irakurtzeko aukera, udako sei aste hauetan. Hortaz, nahi duenak liburutegian bertan hartu ditzake irakurtzeko egunkari, al­dizkari edo liburuak, eta terraza­ra igo aire librean irakurtzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!