Aurreko urteetan bezala, Santio Jaiak apaintzeko nahia erakutsi du Astiko Elkarteak. Eta horretarako, aurten ere festetarako zapiak banatuko dituzte, doan, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan. Denera, 1.400 zapi banatuko dituzte, doan. Baina zapiak ez ezik, banderolak ere banatuko dituzte aurtengoan, herriko balkoiak ere janzteko. 1.200 banderola jarriko dituzte eskuragarri, horiek ere opari, establezimenduetan.
Zapiek zein banderolek dute diseinu berritua, eta Astigarraga Tattooko Eva Vicedok egin du. Dagoeneko eskuragarri daude, joan den astelehenetik, herriko 31 establezimendu hauetan: Amalei Estetika Zentroa, Astigarraga Consultores, Astigarraga hortz klinika, Astigarraga Tattoo, Baiggü, Betigoxo, Bizipoz, Bukoi taberna, Eingou akademia, Ezpela Naturdenda, Aguado farmazia, Gnomos, Ibailur sagardoteka, Ikatza taberna, Arantxa ileapaindegia, Kaizoku taberna, Kixkur ileapaindegia, Kizki taberna, Kos Fisioterapia, Kris Auzmendi, Kupela taberna, Lagundog, Mai Family & Co, Mapfre Astigarraga, Mon paperdenda, Ni Al Pelo ileapaindegia, Pastain irudi zerbitzuak, Triton moto arropa denda, URA Fisioterapia, Yoss ileapaindegia eta Zubitxo.