Jarduera askorekin egingo diete ongietorria Santioei

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 14a, 00:00

Astigar elkarteak antolatutako preludioak elkartuko du herriko jende gehien.

Hilaren 23an hasiko dira Astigarragako Santio Jaiak. Hala ere, ostiral honetatik aurrera jarduera ugari izango dira herriko kaleetan.

Uztailaren 23an hasiko dira ofizialki Astigarragako Santio Jaiak, baina festarako gogoei eutsi ezinda dabiltza asko herrian. Horren konponbidea erraza da: aurreko egunetan ere jarduerak antolatzea.

Ostiral honetatik aurrera ez da zereginik faltako Astigarragako kaleetan. Ohiko jarduerak eta zenbait egitasmo berri prestatu dituzte giroa berotzen joateko, eta puntu puntuan iritsiko da herria txupinazora.

Zehazki, larunbata izango da mugimendu haundiena pilatuko den eguna. Egun osoan zehar nabarituko da festa giroa Astigarragan; goizeko 11:00etan 11 eta 17 urte bitarteko gazteen pelota eta pala txapelketak jokatuko dira; 17:30etan Funcional Hybrid Training saioa izango da; 18:00etan Santiotako Pala Txapelketako final haundia jokatuko dute; 19:00etan sardina jatea izango da; eta 22:30etan hasiko da Jai Atariko Emanaldia.

Azken hau ekitaldi garrantzitsua eta berezia izango da. Astigar elkarteak antolatu du preludioa, 50. urteurrenaren aitzakian. Hala ere, herriko eragile askok hartuko dute parte kontzertuan. Gutxigorabehera, 150 herritar aterako dira Foru plazan kokatutako oholtza haundira. Gonbidapenak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Udalaren webgunean eta Erriberan.

Uztailaren 20an eta 21ean ere kirolarekin lotutako ekintzak izango dira: herri kirol jokoak, Santiagomendira igoera eta futbola kalean.

SANTIOEN AURREKO JARDUERAK

ASTIGARRAGA

UZTAILAK 18

19:00 Santio Jaietako Esku Pelota Txapelketako finalaurreko partiduak, Mundarro Elkarteak antolatuta. Txomiñenen. 

UZTAILAK 19

11:00 Pelota-Pala Txapelketa 11-17 urtekoentzat. Gaztelekuak eta Mundarrok antolatuta. Txomiñenen. 

17:30 Funcional Hybrid training saioa, 16 urtetik gorakoentzat. Izen ematea kiroldegian uztailaren 17ra arte. Kontxa Etxeberria plazan. 

18:00 Santio Jaietako Pala Txapelketako finala. Mundarrok antolatuta. Txomiñenen. 

19:00 Sardina Jatea. Aurrera txuri-urdinak elkarteak antolatuta. Emakumeon plazan. 

22:30 Jai atariko emanaldia, Astigar elkarteak antolatuta. 150 herritar inguruk hartuko dute parte. Gonbidapenak bihartik aurrera eskuragarri Udalaren webgunean. Foru plazan. 

UZTAILAK 20

11:00 Herri kirol jokoak, 3-11 urte bitarteko haurrentzat. Kontxa Etxeberria plazan. 

11:30 Txirrindulari igoera herrikoia Santiagomendira. Joseba Barandiaran plazatik abiatuta. 

UZTAILAK 21

17:00 Haurrentzako futbola kalean, 5-11 urte bitarteko haurrentzat. Foru plazan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!