Desagertzear dauden animaliei buruzko haur tailerra egingo dute bihar Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 13a, 00:00

Aste honetan zehar Iberiar Penintsulan desagertzear dauden animaliei buruzko saioak egingo dituzte Erriberan. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra izango da, eta goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara egingo dituzte. Azken egunean saioetan egindako lana aurkeztuko dute gurasoen aurrean. Tailerra guztiz doakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!