Azken urteetan asko hazi eta aldatu da Astigarraga. Biztanleriaren hazkundearen eraginez, zerbitzu berri ugari jarri dituzte martxan, eta herriko zenbait gune egokitu behar izan dituzte. Bide horretan, herria hobetzen jarraitzeko nahia azaldu du Astigarragako Udala, eta dinamika birtual berri bat jarriko du martxan.
Izan ere, uztailaren 24an eta 26an etorkizuneko Astigarraga irudikatzeko aukera izango dute 18 urtetik gorako herritarrek. «Esperientzia birtual honek teknologia eta irudimena uztartuko ditu, bertaratzen direnek beren begiekin ikus dezaten herriaren bilakaera posiblea», gehitu dute Udaletik.
Lehenengo saioa hilaren 24an izango da, arratsaldeko 16:00etan; bigarrena, berriz, 26an egingo dute, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Bi saioak Joseba Barandiaran plazan izango dira.
«Astigarragak etorkizunera begira jarri nahi du; eta zuk, nola ikusten duzu?».