Gaur jokatuko dituzte Santiotako Pelota Txapelketako kanporaketak

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 13a, 00:00

Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira kanporaketako bi partiduak. Garaileak finalerdietara pasako dira. 

Gaur arratsaldean hasiko da Astigarragako Santio Jaietako III. Elite Mailako Pelota Txapelketa. Kanporaketako bi partiduak ikusteko aukera izango da Txomiñenen, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 

Lehendabiziko partiduan bailarako pelotari bakarrak jokatuko du; Xabi Apaolaza hernaniarra eta Sotil Alberdiren eta Aizpururen aurka arituko dira. Bigarren partiduan, berriz, Beñat Apezetxea goizuetarrak eta Oier Gurutzealde astigartarrak Etxeberriaren eta Santestebanen kontra jokatuko dute. 

Gaurko partidua irabazten duten bi bikoteek finalerdietarako txartela eskuratuko dute. Bertan zain dauzkate dagoeneko Eñaut Lizeaga-Elizegi eta Xabier Barandiaran-Oliden bikoteak. 

Finalerdiak datorren ostiralean jokatuko dituzte, arratsaldeko 19:00etan. Finala, aldiz, Santiotan izango da; uztailaren 26an, 19:00etan. Partidu guztiak Txomiñenen jokatuko dituzte.

Pala Txapelketako finala, 19an

Pelota Txapelketarekin batera, Pala Txapelketa ere jokatzen ari dira uztailean zehar. Kasu honetan, Santioak hasi aurretik jokatuko dute finala; uztailaren 19an izango da, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!